Otsailaren 5ean, Leizaola Fundazioak antolatuta, "Euskal influencer-ak izurrite garaian" izeneko mahai-inguruan parte hartu ahal izan nuen Euskararen Etxean. Bertan, euskarazko edukien sortzaileen esperientziak entzun ahal izan ziren.
Hauek izan ziren nire mahaikideak: Andrea Prosper 'Marrakatue' marrazkilaria, Eduardo Gaviña musikaria (Yogurinha Borova), Gabi de la Maza youtuberra, Patxi Gaztelumendi kazetaria, Tibalt Alberdi 'Pubguitar' streamer eta musikaria, eta Game Erauntsia Elkarteko Garikoitz Larrañaga eta Maitane Junguitu. Labayru Fundazioko Igone Etxebarria izan zen moderatzailea.
Bi ordu inguruko hitzaldia izan zen, eta gai asko jorratu ziren, nahiz eta beste batzuk airea geratu ziren denbora faltagatik.
Eskertu nuen ezagutu ahal izatea, sudurretik gora bada ere, euskaraz edukiak sortzen dituzten eta Internet bidez gure hizkuntza mundu osoan zabaltzen duten pertsona horiek.
Bideoa ikusteko asmotan bazabiltza, prestatu zaitez, bi ordu dira eta! Besarkada bat.